XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.3.2. Letra-tipoa eta -tamainak

Letra-tipoa eta -tamaina aldatzeko modurik erosoena, tresna-barrako zerrendak erabiltzea da.

Honela litzateke prozesua (aurreko adibidearekin jarraituz):

1. Letra-tipoa aldatu nahi zaion datua dagoen gelaxka hautatu.

2. Tresna-barraren ezkerraldean daude letra-tipoa eta -tamaina aldatzeko aukerak.

Azaltzen diren letra-tipoa guztien artean bat hautatu.

3. Tamaina aldatzeko aurrekoan bezala gezidun botoitxoan klik egin eta zerrendan agertzen diren tamainetatik bat hautatu.

Aldaketa hauek menu-barrako Formatua barruko Gelaxkak... hautatuz edo gelaxkaren laster-menutik Gelaxka-formatua... hautatuz ere egin daitezke.

Bi kasuetan ere fitxa desberdinak dituen elkarrizketa-koadro bat irekitzen da.

Letra-tipoa fitxa da kasu honetan erabili beharrekoa.

4.4. Ertzak eta koloreak

Lan-orrien itxura hobetzeko modu bat ertzak jartzea eta nola gelaxkak hala datuak koloreztatzea da.

Horretarako tresna-barran dauden aukera hauek erabil daitezke:

Adi!! ERTZAK MARRAZTERAKOAN KONTUAN IZAN BEHAR DA BETI ZEIN GELAXKA DAGOEN HAUTATUA; BERE INGURUKO MARREI ERAGITEN BAITIE.

Biltegiaren adibidea ertzak jarriz hobe daiteke. Saiatu ondorengo irudikoa bezelakoa egiten.